XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, sortzen diren eragin juridikoak ere zehazten ditu, bai parte hartu eta gainditzen ez badituzte, bai eta parte hartzen ez badute ere.

Halaber, funtzionario-izaera lortzeak sortzen dizkien eraginak jasotzen ditu.

Horrela bada, ERABAKI DUT:

Atal bakarra: ekainaren 29ko 10/1988 Legearen bidez EAEko Hezkuntza-Administrazioaren menpeko herri ikastetxeen sarean baterabildu diren ikastetxeetako langileak Euskal Autonomi Elkarteko Maisu-Maistra eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoetako karrerako funtzionario-izaera lortzeko berarizko hautaprobetarako deialdia egitea.

Era berean, karrerako funtzionarioaren izaera hori lortu ahal izango dute hezkuntza-administrazioa titular deneko ikastetxeen sarean bat egite bidez sartu diren irakasleek ere, deialdi honen I. eraskinean ezarritako arauen arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Otsailaren 19ko 2/1993 Legearen bigarren eta bostgarren xedapen iragankorretan aurrikusitakoaren arabera, hautaketa-prozesuan parte hartzen ez dutenek edota hori gainditzen ez dutenek Administrazioaren zerbitzuan jarraituko dute, ordurarte izan duten lan-erlazio beraz, eta beren lanpostuak iraungitzekotzat joko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Langilegoaren Kudeaketako zuzendariari aginpidea ematen zaio deialdia burutzeko beharrezko diren jarraibideak eman ditzan.

Bigarrena.- Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko urriak 16.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.

I. ERASKINA

OINARRIAK

Lehenengoa.- Arau orokorrak

1.1. Hautaproba hauei aplikagarri izango zaizkie urriaren 3ko 1/1990 Legea, Hezkuntza-Sistemaren Antolemendu Orokorrerakoa; otsailaren 19ko 2/1993 Legea, EAEko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoa (25eko EHAA) eta martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua (apirilaren 2ko EHAA), irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituena, eta agindu honetan xedatutakoa.